Errekako Judo Eskolak lehen ere garaipen ugari lortu izan ditu eta oraindik ere bide beretik segitzen du. Azkenak Nafarroako Kirol Jolasetan eskuratutakoak izan dira, guztira zortzi domina irabazi dituzte Oskar Mindegiaren ikasleek. Benjamin mailan, nesketan eta 34 kiloz beheitikoen mailan, Naxara Jaunsaras Santxotenak zilarrezko domina jaso du. Benjaminetan baina 38 kiloz beheitiko nesken artean, brontzezko domina eskuratu du June Apeztegia Etxebestek. Infantil nesketan, Ana Mindegia Iribarrenek zilarrezko domina lortu du 57 kiloz beheitikoen artean. Benjaminen kategorian, baina mutiletan ere hainbat sari jaso dituzte Errekako judokek. 30 kiloz beheitikoetan, Haritz Bereau Mutuberriak zilarrezko saria irabazi du eta 38 kiloz beheitikoetan, Ibai Apeztegia Etxebestek ere zilarra. 52 kiloz beheitiko benjaminen finalean ezin sartu eta brontzezko domina bana lortu zuten Kaiet Iriarte Goienetxe eta Manex Etulain Bidegainek. Mutiko alebinetan, azkenik, Eneko Herrera Bertizek brontzezko domina lortu zuen 42 kiloz beheitiko kategorian.