Musikaren bestaren karietarat, doinuak nagusituko dira ondoko egunetan Senpereko karriketan. Erearoaren 20an, 21:30ean, klika, Magali Zubillaga kantaria, Jean Michel Bereau musikaria eta Maddalena Luzzi eskusoinulari italiarra entzuten ahalko dira, bertzeak bertze. Biharamunean, 16:00etan, Senperen Kantuz herritar batzuek osatzen duten kantari taldeak alaituko ditu bazterrak.