Aintzirako besta arrakastatsuak

Franck DOLOSOR 2009ko ekainaren 10a

TTIPI TTAPA

200 lagun baino gehiago bildu ziren aintzirako besten hirugarren ekitaldian. Ohiturari jarraikiz, lakuko bestak maiatzeko azken asteburuan ospatu ziren. Aurten, hiru berrikuntza izan dira: petanka zoingehiagoka, otruntza gauaz egin zela eta pittika jateko partez xerri ttiki errea zerbitzatu zela. Egun osoan eta gauaren parte batean, umore ona nagusitu zen aintzira inguruan. Lehen besta hauek ospaturik, orain herriko eta Amotzeko bestak etorriko dira laster. Senpereko bestetan, ospe haundiko hiru bertsulari gazte entzuten ahalko dira: Amets eta Maialen Arzallus Hendaiako anaia arrebak eta Sustrai Colina urruñarra. Matxin bertsulari senpertarra kontent litza­teke gazteak bertsutan entzutea Senperen, eta hauen artean Amets Iparralde­ko txapel­duna! Amotzeko bestetan ere euskal giroaz goxatzen ahalko da, bertzeak bertze, bigarren aldikotz ahate jokoa eginen baitute inguruetako gazteek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun