Herriko eta, oro har, gure eskualdeko hainbat gizon eta emazteren hilketa eragin zuen sorginkeriaren auziaren 500. urteurrena izaki, hainbat hitzaldi eskaintzen ari dira Lapurdin. Horietariko bat gure herrian izanen da, ekainaren 20an, Ortillopitzen 21:00etatik aitzinera. Aizpea Leizaola Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea mugaz ariko da Mugak noiztik eta nola? izenburu duen hitzaldian.