Sara eta Azkaingo errugbi eskolakoek emaitza onak izan dituzte Hernanin

ttipi-ttapa 2009ko ekainaren 10a

Herriko errugbi taldeko jokalariak eta arduradunak Korsikan. TTIPI TTAPA

Xitoen mailan garaile izan dira Hernaniko errugbi eskolen txapelketan

Iaz bezala Sarako Izarra eta Azkaingo Elgarrekin errugbi elkarteen artean osatutako taldeek Hernaniko (Gipuzkoa) errugbi eskolen txapelketan parte hartu dute, eta ez dira etxera esku hutsik itzuli. Xitoen mailan txapelketa irabazi dute, finalean 15 eta 0 gailenduz Hazparneren kontra. Xito ttikien mailan garaipena ez zuten urrun izan, baina azkenean finalean galdu zuten Donibane Lohizuneren kontra 15 eta 0. Maiatzaren 31n jokatu zen txapelketa, Landare zelaian. 15 taldek parte hartu zuten eta orotara 220 bat haurrek. Aipatutako taldeez gain, han izan ziren, Hernaniko taldea bera, Donostiako Bera Bera eta Bartzelonako BUC ere bai. Bertzalde, errugbi taldeak bere biltzar nagusia eginen du ortziral arratsaldean, 20:00­etan Animainean. Aurtengo denboraldia Korsikara bidaia eginez bukatu dute, Bastiako taldean aritu baitira denboraldi huntan herriko bi jokalari, Mathieu Albistur eta Sebastien Lopez. Aukera baliatu dute anaitasunezko azken partida bat egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun