Iruñeko Saioa Alkaiza iruindarrak irabazi du Nafarroako Eskolarteko Bertso Txapelketa

ttipi-ttapa 2009ko ekainaren 9a

Eskolarteko bertsolari txapelketako finalistak, 14 eta 18 urte arteko mailan. TTIPI TTAPA

Josu Sanjurjo lesakarra eta biek Euskal Herriko txa­pelketarako txartela lortu dute

Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatuta, 14 eta 18 urte bitarte­koen Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala jokatu zen maiatzaren 30ean Donezteben. Iaz bezala, Saioa Alkaiza iruindarrak jantzi zuen txapela. Saio dotorea egin zuen eta horri esker iaz Iruñean lortutako lehen postua esku­ratu zuen berriz. Txapel­dunordea ere iazko bera izan zen, Josu Sanjurjo lesakarra. Biek ordezkatuko dute Nafarroa ekainaren 20an Altsasun jokatuko den Euskal Herriko txapelketan. Doneztebeko saioan 60 lagun elkartu ziren eta haien aurrean etor­kizu­ne­ko bertsolariak direla erakutsi zuten gazte hauek: Saioa Alkai­za, Irati Majue­lo, Haizea Beruete, Patxi Castillo, Ioar Tainta, Josu Sanjurjo, Irati Arrieta, Maialen Bela­rra, Egoitz Goros­terrazu eta Amaia Elizagoien.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun