Lanak akitu eta ia bi hilabetera obra iragartzen duen kartela ermitan

F. ETXEBERROA 2009ko ekainaren 9a

Europako hauteskundeen aurretik jarri zuten kartela. TTIPI TTAPA

Ekainaren 7ko hauteskundeen atarian jarri zuten kartela

Joan den igandean egitekoak ziren Europako hauteskundeen atarian, herriko obra baten inguruko kartel haundi bat jarri zuten Gurutze Santuaren ermitan duela aste batzuk. Kartela Zurginea­ren ondoan, elizaren azpian, pareta zabalduz egin ziren obrei buruzkoa zen. Kasualitatea da, baina Mariezkurrena enpresak duela bi hilabete inguru akitu zituen lan horiek. Halere, ekainaren 7ko Europako hauteskundeak hurbiltzen ari zirela-eta, Espainiako Gobernuaren dirulaguntzarekin egindako obra zela gogorarazi nahi izan zuten kartelean. 32.920 euroko aurrekontuarekin egin ziren lanak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun