Euskal Herriko Talo Txapelketaren egun berean, maiatzaren 23an, Nafarroako XIV. RAC Rallya izandu zen. Saldiasen hasi, eta, Orokietako bidean barrena, Lekunberri aldera. Iñigo Alustizak irabazi zuen BMW M3 autoarekin. Josetxo Zapiainek, bigarrenak, ez zuen irabazi, 20 segundoko zigorra eman baitzioten. Horretaz aparte, auto bat irauli egin zen, eta su hartu. Herrikoak haserre dira ikustera joan zirenentzat. Bide bazterra zerri egina utzi baitute (edari latak, plastikozko zakuak, aluminio papera...). Antolatzaileek franko txukun utzi zuten dena, paratutako zintak bildu eta erretako autoa eraman. Baina ikusleentzat ezin halakorik esan.