Sanjuan bestak ekainaren 19tik 24ra izanen dira

Utzitako argazkiak 2009ko ekainaren 9a

Sanjuanetan hutsik egiten ez duen ekitaldia: aizkora apustua. TTIPI TTAPA

Astelehena atseden eguna izanen da

Ostirala 19
20:00etan zopak Herriko Ostatuan. Gauez, dantzaldia LAIOTZ taldearekin.

Larunbata 20
9:00etan argi-soinuak herrian barna herriko trikitilariekin. 12:00etan Saldiasko erremontista afizionatuen txapelketako finalerdiak. 18:00etan esku pilota partidak, gazteak eta afizionatuak. Arratsaldez eta gauez dantzaldia LAIOTZ taldearekin.

Igandea 21
13:00etan aizkora apustua: Ander Erasun eta Oihan Larretxea, Jon Rekondo eta Xabier Mindegiaren kontra. 18:00­etan esku pilota partidak, gazteak eta afizionatuak. Arratsaldez eta gauez dantzaldia MODESTO akordeoilariarekin.

Asteartea 23
Arratsaldean umeentzako jokuak, kart eta gaztelu puzgarriekin. 17:00etan mus txapelketa. 22:00etan Sanjuan Suak. Arratsaldez eta gauez dantzaldia MODESTOrekin.

Asteazkena 24
9:00etan argi-soinuak txistulariekin. 11:00etan Meza Nagusia, Sanjuan herriko patroiaren omenez. 12:00etan Saldiasko erremontista afizionatuen txapelketako finala. 14:00etan herri bazkaria Herriko Ostatuan, Agirre eta Etxeberria bertsolariekin. Arratsaldez dantzaldia MODESTOrekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun