Espainiako Olinpiadarako sailkatua

TTIPI TTAPA 2009ko ekainaren 9a

TTIPI TTAPA

Matematikan bikain moldatzen dela erakutsi du berriki Andoni Zozaia urroztarrak. Maiatzaren 16an Nafarroako Matematika Olinpia­daren XXIII. edizioa jokatu zen Iruñeko Julio Caro Baroja institutuan eta Nafarroa osoko 54 ikastetxetako 162 ikaslek hartu zuten parte, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren mailakoak guztiak. Tartean izan zen Urrozko gaztea ere eta bikoteka banatuta, Leire Elka­norekin batera, txapeldun atera zen. Nafarroakoa irabazita, ekainaren 24tik 29ra Tenerifen eginen den estatu mailako txapelketan ariko da Zozaia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun