Udalak maiatzaren 14an egin zuen plenoan, Malerrekan urte eta erdiz landu den Agenda 21etik sortu den Iraunkortasunerako Ekintza Plana onartu zuen. Plan horretan, inguruan ikusi diren beharrak eta hobekuntzak garatzeko 57 ekintza zehaztu dira. Lauzpabortz urteko epea dago aurreikusia ekintza horietatik batzuk bederen aitzinera ateratzeko.