Seguraski ezta inoiz gertatu izanen, baina aurten ez da umerik izan Jaunartzea egiteko adinarekin. Honek erakusten du nola ari den herri ttikietako biztanlegoa murrizten, Urrotzen behinik behin bai. Ez aspaldi, duela 27 bat urte inguru, zazpi haur izan ziren Jaunartzean, eta guttienez ere pare bat izanen dira geroztik urtero. Horren haritik, erroldak dioena ere ez da hagitz pozgarria: 191 biztanle gara Urrotzen, horietatik 133 gizasemeak eta 78 emakumeak. Munduan gizaseme baino emakume gehiago dagoela diote, egia ote?
Biztanleria urtez urte
Urtetik urtera poliki poliki beheiti egiten ari da biztanleria. Momentu honetan, erraterako, 1999an baino 22 lagun guttiago bizi gara Urrotzen. Hona hemen urtez urte azken hamar urteotako datuak.
URTEA: BIZTANLERIA
1999/01/01: 213
2000/01/01: 208
2001/01/01: 200
2002/01/01: 197
2003/01/01: 190
2004/01/01: 187
2005/01/01: 184
2006/01/01: 182
2007/01/01: 183
2008/01/01: 193
2009/01/01: 191