Ibai Meoki eta Errekako talde nagusia sarituak

ttipi-ttapa 2009ko ekainaren 9a

TTIPI TTAPA

Nafarroako Eskubaloi Federazioak 2008-2009 denboraldiari dagozkion sariak banatu zituen maiatzaren 22an Iruñean, eta horietako batzuk herrira etorri ziren. Lehen Maila Nazionaleko kirolari onenaren saria, gizonezkoetan, Anaitasuna taldean utzia ari den TID San Antonioko Ibai Meokirentzat izan zen. Dena den, Anaitasunarekin Asobal ligara igotzeko promozioa jokatzeko kontzentratua zegoenez, Saioa bere arrebak hartu zuen –argazkiaren ezkerrean–. Errekako eskubaloi talde nagusiak ere saria jaso zuen, bere kategorian bigarren izan ondotik. Juan Telletxea presidenteak ezin izan zuen ekitaldira azaldu, eta Ibai Mariezkurrena lehendakariorde eta taldeko kapitai­nak hartu zuen saria –eskuinean–.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun