Bigarren urtez segidan, 4x4 autoen triala egitea erabaki dute Pitti eskabazioak, Zoansa eta Arincar-Sampi Aragonek. Larunbat honetan, ekainak 13, eginen da. 15:00etan hasita Aparan industrialdean izanen da. Izena eman nahi duenak bi telefono hauetako batera deitu beharko du: 699 454627/616 513491, 11:30etik 13:00etara. Egunari segida emateko gaupasa ere izanen da, Gazte Burrunba Taldeak antolatuta, tartean baita afaria ere. Titi ostatuan eman beharko da izena.