Euskara teknikari bila dabil Malerrekako Mankomunitatea

TTIPI TTAPA 2009ko ekainaren 9a

Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 19an akituko da

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatean euskara teknikari lanetan aritzeko deialdia egin du Mankomunitateak. Euskara teknikariaren borondatezko baja garaia ordezkatzeko deialdia da eta, aldi berean, hautaketa prozesua gainditu dutenen zerrenda osatuko da, mankomunitate horrek erabi­li ahal izanen duena behin behineko langileen kontrataziorako, hau da, bajak, oporrak edo Bai Euskarari proiektua garatzeko, bertzeak bertze. EGA titulua edo baliokideaz gain, unibertsitate titulua eta ibilgailuak gidatzeko karneta eskatzen dira, baita ibilgailua izatea ere. Hautatuak Malerrekako Zerbitzu Orokorreko Mankomunitaterako euskara normalizatzeko plan orokor eta sektoriala diseinatu, inplementatu eta jarraipena egin beharko du, bertze lanen artean. Eskabideak Mankomunitatean aurkeztu beharko dira ekainaren 19­ko 14:00ak baino lehen. Lehiaketak gehienez 25 puntuko balorazioa izanen du eta oposizioaldiko proba guztien gehienezko balorazioa 75 puntukoa izanen da. Honetan, hiru proba eginen dira, lanpostuan beharrezkoa den euskara gaitasun espezifikoa neurtzeko, ezagutza teo­rikoak neurtzeko eta lanpostuko jarduera praktikoarekin lotutako gaitasunak neurtzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun