Ludoteka zerbitzua uztailean eta abuztuan

TTIPI TTAPA 2009ko ekainaren 9a

TTIPI TTAPA

Joan den urtean izan zuen harrera ona ikusita, Guraso Elkarteak uda honetan berriz ere ludoteka zerbitzua martxan jarriko du. Uztailean eta abuztuan izanen da, herriko bestetako astean izan ezik. Aste hori irailerako lehenbiziko astera pasako da. Iaz haurrekin egon ziren bi neska gazteak, Izaro Altzuri eta Natalia Arretxea, izanen dira berriz ere aurtengo hezitzaileak. Ziur gustura pasako dutela herriko ttikiek, kantuan, paseoan eta era guztietako jarduerak eginez.0

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun