Igande honetan, ekainak 14, ospatuko da Besta Berri Eguna. Igandero bezala, 10:00etan izanen da meza, eta ondotik, prozesioa eginen da. Prozesioan aurten Lehen Jaunartzea egin duten neska-mutikoek eta alkate nahiz zinegotziek hartuko dute parte, gainerako herritarrekin batera.