Udaberriko Biraren barne antzerkia izanen da hilaren 21ean

ttipi-ttapa 2009ko ekainaren 9a

Joan den urteko Udaberriko Birarekin, Kuko, Truko eta Bolenwaider pailazoak etorri ziren herrira, eta neska-mutikoek momentu ederra pasatu zuten eurekin. Aurten ere seguru gustura geldituko direla. TT

Pasadas las 4 taldeak Kontaidazu hamabietan ikuskizuna eskainiko du frontoian

Udalaren eskaerari erantzunez, bertze urte batez, Udaberriko Bira antolatu du Nafarroako ­ Gobernuak. Ekainaren 21ean, larunbata, antzerkia izanen da, 12:00etan frontoian. Ikuskizuna eskainiko duen taldearen izena Pasadas las 4 da eta antzezlanaren izenburua, berriz, Kontaidazu hamabietan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun