Ekainaren 20an, aspaldiko ohitura berreskuratu nahian, Sanjuan bezperako afaria eginen da Aurtitzen. Garai batean, bazkaria egin ohi zen Beteneko atarian. Aurten, ordea, afaria izanen da eta apuntatu nahi duenak ekainaren 14a baino lehen Aurtizko ostatuan egin beharko du. Aurrerapen gisa 10 euro utzi beharko dira. Egitaraua oraindik zehaztu gabe baldin badago ere, arratsaldez hainbat ekitaldi izanen dira eta herriko trikitilari eta txistulariek eguna alaituko dute. Unai Apeztegiari ere omenaldi ttiki bat eginen zaio. Eguna behar bezala akitzeko afaldu ondotik dantzaldia izanen da Joxe Angel akordeoilariarekin.