Talo ikastaroa

Utzitako argazkiak 2009ko ekainaren 9a

TTIPI TTAPA

Maiatzaren 23an ikastaro berezia antolatu zuen Altxata Kultur Elkarteak. Oraingo gazte aunitzek taloak egiten ez dakitela ikusiz, taloak egiten eraku­tsi zuten arratsalde batez Larraburua Jubilatu Elkartean hainbat herritarrek. Ikasleak gustura gelditu ziren, batez ere, egindakoa probatzeko aukera izan zutenean. Eta ezin erran ongi ikasi ez zutenik, Gasna Feria Egunean aski talo goxoak egin baitzituzten. Bada etorkizuna Etxalarko talo-egileekin! Argaz­kian, ikastaroko parte-hartzaile batzuk.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun