Herriko lanetarako langileak

TTIPI TTAPA 2009ko ekainaren 9a

Urtero bezala Udalak hainbat langile kontratatuko ditu Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzei esker uda-udazkenean herriko lanetan aritzeko. Azkeneko urtetan lan horietan aritzen zirenak batez ere ikasten ari ziren gazteak ziren, baina orain bizi dugun egoera ekono­miko konplikatua dela eta, langileen izaera aldatu egin da eta bertze perfil bateko jendea aukeratzea erabaki du Udalak. Hauek izanen dira aurten lanean ariko dire­nak: Rosa Arrola (Larratsiskoa), Iñaki Mitxelena (Zimeldikoa), Xabier Berrueta (Bekozubikoa) eta Juan Ramon Iturbide (Topaldeko Bordakoa).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun