Heldu den igandean, ekainak 14, Haurren Eguna ospatuko dute Landagain eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek. Goizean, meza ondotik, erakusketa paratuko dute frontoian, ikasturte osoan egindako hainbat lanekin; eskulanak, argazki-bildumak, ipuinak... 12:30 aldera XXI. ipuin topaketa eginen dute. Bertsoak kantatuz hasiko dira eta ondotik, gela bakoitzeko haur batek bere ipuina irakurriko du jendearen aitzinean. Akabatzeko, saria jasoko dute parte-hartzaile guztiek. 14:00 aldera bazkaria izanen dute, aurten lehenbiziko aldiz, haur, irakasle eta gurasoek elkarrekin. Orain arte Guraso Elkartea arduratzen zen bazkaria antolatu eta zerbitzatzeaz, baina aurten, berrikuntza gisa, catering bat ekarriko dute. 16:00etan Zirika Zirkus taldeak Ilargian ikuskizuna eskainiko du frontoian. Horretaz aparte, ekainaren 19an akabatu dute eskolako haurrek ikasturtea. Azken urteetako ohiturari segituz, egun berezia antolatuko dute eta hainbat jolasekin agurtuko dute ikasturtea.