Belateko tunelean lanak eginen dituzte aste osoan gauez

ttipi-ttapa 2009ko ekainaren 9a

Goizueta eta Hernani arteko errepidean lanean segitzen dute. TTIPI TTAPA

Astearte eguerdian eta arratsaldean mozketak izanen dira Bera-Etxalar tartean, leherketak direla eta

Nafarroako Gobernuko Herrilan Departamentutik jakinarazi dutenez, ekainaren 7ko gauetik ekainaren 12ko goizaldera mantenimendu lanak eginen dituzte Belateko tunelean, N-121A errepidean. Lanak gauero eginen dira, 23:00etatik goizaldeko 5:00etara eta ordutegi horretan, errepidea itxiko ez bada ere, txandaka emanen dute bidea.
Bertze aldetik, Bera eta Etxalar artean, makineriaren garraioa dela eta, hogei minutuko mozketak izaten ari dira tarteka aste osoan, ekainaren 8tik 12ra, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 20:00etara, 58 eta 63,500 kilometroen artean

Ekainaren 9an hogei minutuko mozketak

Bera-Etxalar tarte horretan, ekainaren 9an, astertean, eguerdiko 12:00etatik 12:15era eta arratsaldeko 16:00etatik 16:15era, hamabortz minutuko mozketak izanen dira, leherketak egin behar direlako.

Txandakako pasabidea

Bertze aldetik, N-121A errepideko lanak direla eta, txandakako bidea emanen dute aste osoan Berrizaun, Etxalar eta Bera inguruan, gauez semaforoen bidez eta egunez seinalisten bidez.

Goizueta-Hernani errepidea

Bukatzeko, gogoratu behar da Goizueta eta Hernani artean, NA-4150 errepidean, moldaketa lanekin segitzen dutela, 16 eta 22 kilometroen artean, eta tarteka bide mozketak eta txandakako pasabidea emanen dela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun