Doneztebe Futbol taldeak Nafarroako Erregionaleko lehen mailako kopako finala jokatzeko urrats handia eman du aste hondar honetan, finalerdietako joaneko partidan Nafarroako Unibertsitate Publikoari 0 eta 1 irabazita bere zelaian. Iker Irazokik egin zuen doneztebarren gola. Orain, itzulerako partida bakarrik gelditzen zaio Doneztebe taldeari, bere historia laburreko (joan den urtean sortu zen Erregionaleko taldea) lehen finala jokatzeko.
Denboraldi ederra
Aurten denboraldi ederra egin dute Mikel Maiaren mutilek, Preferentera igotzeko promozioan sartzeko punttuan izan baitziren eta orain, kopako finalerdia bideratua dute.