Europako Parlamenturako hauteskundeak egin ziren igandean eta orokorrean, eskualdean ez zuten arrakasta handirik izan. Banaz bertze, %60 inguruko abstentzioa izan zuten, hau da, botua emateko eskubidea zuten hamar lagunetatik lauk bertzerik ez dute bozkatu. Zenbait herritan, hirutik batek bertzerik ez du boza eman. Eskualde osoan, botu eman dutenen kopuruak eman ez dutenena gainditu duen herri bakarra dago, Goizueta, %54,13ko partehartzearekin.
Beraz, Europako Parlamenturako hauteskunde hauek interes handirik piztu ez dutela aitzinetik aipatuta, eskualdez eskualde eta herriz herri, alderdirik bozkatuenak aldatu egin dira. Bortzirietan eta Leitzaldean, herri guzietan Alternativa Internacionalista izan da alderdirik bozkatuena, nahiz eta azkenean, Alfonso Sastrek ez duen Parlamenturako txartelik lortu.
Bortzirietako bortz herrietan Iniciativa Internacionalista bozkatuena
Arantzan Iniciativa Internacionalista izan da alderdirik bozkatuena, 95 boturekin; PNV-CIUk 65 lortu ditu, EA-Aralar koalizioak 27, PPk 18 eta PSOEk 11.
Beran ere Iniciativa Internacionalista nagusitu da, 290 boturekin; PSOEk 186 jaso ditu, PPk 163, EA-Aralar koalizioak 162 eta PNV-CIUk 96.
Etxalarren 94 botu lortu ditu Iniciativa Internacionalistak; 63 PPk, 34 EA-Aralarrek, 26 PSOEk eta 15 PNV-CIUk.
Igantzin Iniciativa Internacionalistak 60 botu lortu ditu, PSOEk 51, PPk 42, PNV-CIUk 34 eta EA-Aralarrek 23.
Lesakan , 314 botu eskuratu ditu Iniciativa Internacionalistak; 196 PNV-CIUk; 137 EA-Aralar koalizioak; 128 PSOEk eta 119 PPk.
Leitzaldean Iniciativa Internacionalista nabarmen bozkatuena
Leitzaldean, Aranon Iniciativa Internacionalistak 16 botu lortu ditu, EA-Aralarre koalizioak baino 1 gehiago. PNV-CIUk 7 botu lortu ditu, PSOEk bakarra eta PPk alerik ez.
Areson Iniciativa Internacionalistak 61 botu jaso ditu, PP eta EA-Aralar koalizoak 16na, PNV-CIUk 7 eta PSOEk 6.
Goizueta izan da botua emateko eskubidea zutenen artean erdia baino gehiagok bozkatu duten herri bakarra. Eta Iniciativa Internacionalista izan da alderdirik bozkatuena, 270 boturekin. EA-Aralarrek 45 botu eskuratu ditu, PNV-CIUk 22 eta PSOE eta PPk hamekana.
Leitzan 506 botu eskuratu ditu Iniciativa Internacionalista alderdiak, 137 EA-Aralar koalizioak, 135 PPk, 83 PSOEk eta 58 PNV-CIUk.
Baztanaldea eta Bertizaranan Alderdi Popularra
Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdin, Alderdi Popularra izan da alderdirik bozkatuena, Bertizaranan bezalaxe.
Baztanen 710 botu lortu ditu PPk, 511 Iniciativa Internacionalistak, 299 PSOEk, 287 EA-Aralar koalizioak eta 141 PNV-CIUk.
Urdazubin ere Alderdi Popularra nagusitu da 58 boturekin, bigarren izan den EA-Aralar koalizioaren botu kopurua (28) bikoiztuz. PSOEk 22 botu lortu ditu, PNV-CIUk 17 eta Iniciativa Internacionalistak 7.
Zugarramurdin, PPk 23 botu lortu ditu, EA-Aralar koalizioak 17, PSOEk 14, Iniciativa Internacionalistak 11 eta PNV-CIUk 3.
Bertizaranan arras banatuak egon dira bozak alderdi nagusienen artean: PPk 39 botu lortu ditu, Iniciativa Internacionalistak baino 1 gehiago (38); EA-Aralarrek 34 jaso ditu eta PSOEk 32. PNV-CIU koalizioa 11 botutan gelditu da.
Malerrekan, banatua
Malerrekan, alderdirik bozkatuena banatua dago herriz herri. Doneztebe, Urrotz eta Beintza-Labaienen Alderdi Popularra izan da botu gehien jaso duen alderdia; Eratsun eta Sunbillan, Eusko Alkartasunak eta Aralarrek, ERC eta BNGrekin egindako koalizioa eta gainerakoetan, Ezkurra, Saldias, Zubieta, Ituren, Elgorriaga, Oitz eta Donamarian Iniciativa Internacionalista.
Beintza-Labaienen PPk 21 botu lortu ditu, PSOEk 8, EA-Aralar koalizioak 7, Iniciativa Internacionalistak 6 eta PNV-CIUk 3.
Donamarian 36 botu jaso ditu Iniciativa Internacionalistak, 33 PPk, 22 PSOEk eta 15 PNV-CIUk. EA-Aralar koalizioak 29 botu eskuratu ditu.
Donezteben PPk 123 botu lortu ditu, EA-Aralar koalizioak 79, PSOEk 72, Iniciativa Internacionalistak 56 eta PNV-CIUk 28.
Elgorriagan Iniciativa Internacionalistak 24 botu lortu ditu, EA-Aralar koalizioak 17, PPk 15, PSOEk 8 eta PNV-CIUk botu bakarra.
Eratsunen , EA-Aralar koalizioak 17 botu eskuratu ditu, PNV-Ciuk 12, PPk 10 eta Iniciativa Internacionalista eta PSOEk hiruna.
Ezkurran , Iniciativa Intenacionalistak 22 botu hartu ditu, PSOE eta PPk hamarna, PNV-Ciuk 3 eta EA-Aralarrek bakarra.
Iturenen , Iniciativa Internacionalistak 58 botu hartu ditu, 44 EA-Aralarrek, 15 PSOEk, 10 PPk eta 8 PNV-CIUk.
Oitzen Iniciativa Internacionalistak 16 botu lortu ditu; EA-Aralar koalizioak 9; PSOEk 6, PNV-CIUk 5 eta PPk 3.
Saldiasen ere Iniciativa Internacionalista izan da alderdirik bozkatuena, 10 boturekin; PSOEk 7 eskuratu ditu, EA-Aralarrek 6, PPk 4 eta PNV-CIUk 2.
Sunbillan , EA-Aralar koalizioak 54 botu lortu ditu, Iniciativa Internacionalistak 48, PPk 30, PSOEk 26 eta PNV-CIUk 10.
Urrotzen , abstentziorik handiena izan den herrian (%74,83), PPk 12 botu lortu ditu, EA-aralar koalizioak 7, PSOEk 6 eta PNV-CIU koalizioak eta Iniciativa Internacionalistak bosna.
Zubietan , Iniciatica Internacionalistak 54 botu eskurat ditu; EA-Aralar koalizioak 12, PSOE eta PNV-CIUk zazpina eta PPk 5.