Apirilean kaleratutako alean, Tren Txikitoren bideari buruz idatzi zen, Bide Berdea dela eta ez dela esaten zen, eta ados nago gehiengoak nahi ez badu hala izatea. 1978an Lau Herrietako Juntari mendirako pasabidea uzteko baimena eman zitzaion bidea egoera onean mantentzeko baldintzarekin, eta hemen dator nire kexa, hori ez delako inola ere betetzen. Sunbillatik Igantzirako bidea har ezazue eta hormigoia akitzen denean, itxuraz abandonatua dagoen bidea batean sartzen gara. Hor Lau Herrietako Juntak ez du ezer ere egiten, bizilagunak gara gure denbora eta diruaz ahal dugu moduan mantentzen dugunak. Beraz, ni ere 40 familia horietako bat naiz eta akordio hori betetzen ez dela salatu nahi dut, eta egiaztatzera gonbidatzen zaituztet.
Mikel Sagarzazu
Sunbilla