Zumalabe piezaren absoluzioak ez du konpontzen 18/98rekin egin den bidegabekeria

TTIPI TTAPA 2009ko ekainaren 5a

Oraindik Auzitegi Gorenaren epaitza jakin gabe, baina gure absoluzioaren berri badugula, Joxemi Zumalabeko absolbituok honako iritziak plazaratu nahi ditugu: •Lehenik eta be­hin, gure maitasun eta elkar­ta­­sun beroena helarazi nahi diegu Estatu Espainoleko kartzeletan preso eta sakabanatuta dituzten «18/98 sumarioko» ki­deei. Aipamen berezia egin nahi diogu piezako kide eta lagun Carlor Trenorri. •Joxemi Zumalabe piezako kideon (eta Nata­le Landaren) absoluzioak ez du inondik inora zuzentzen gurekin eta, oro har, 18/98ko prozesatue­kin egin den bidegabeke­ria. Ez du inola ere arintzen Auzitegi Nazionalak irekita dauzkan sumario politiko guztien izugarrike­ria. Ez, inola ere ez. Soilik 18/98ko testuingurura mugatuta, 40 pertsona daude une honetan kar­­tzelan, zergatik eta, ar­­marik edo bestelako indarkeriarik erabili gabe, beren ideia politikoei eutsi eta praktikara eramateagatik Eta beste ehunka pertsona daude kartzelara joateko mehatxu­pean, Estatuak nabar­men erabiltzen du-eta indarkeria juridikoa bere helburu politikoak lortzeko. •Zeinek ordainduko du hamar urteotan egindako kalteengatik, gure eskubideen zapalkuntza­ga­tik? Eta gure familiei, lagu­nei eta ingurukoei eragin­dako kezka eta sufrimen­duagatik? Nork ordaindu­ko du gure lan-arazo eta xa­hutze ekonomi­koaren­gatik? Nork, nola, noiz, zer erantzungo zaie oraindik kartzelan dauden pertsonei? Noiz amai­­tuko da Estatuaren in­punitatea? Noiz arte herri honetako disidentzia so­zial eta politikoa errepri­mi­tzeko zigorgabetasuna? •18/98 makro-sumario honetan hamar urte luzez erabili du indarkeria Estatuak: salaketa funsgabeak, atxiloketak, torturak, behin-behineko espetxealdiak, eskubide-urraketak, ia bi urteko ahozko ikustaldia, berriz ere atxiloketak, berriro kartzelatzeak, sakabana­keta... Estatuak modu krudelean erabili du indar­keria. Orain, prozesu juri­dikoaren amaieran, fidantzapeko askatasunean zeuden zortzi kide kartzelatu dituzte, berriz ere gure duintasuna mespretxatuz. Pertsona horiek atxilotzera, Auzitegi Gorenaren epaitza ezagutu aurretik bidali du Guardia Zibila Auzitegi Nazionalak, nahiz eta kontrolatuta zeuden zaintzapeko «askatasunean». Jose Luis Elkoro, Juan Pablo Dieguez, Javier Salutregi, Iñaki Zapiain, Xabier Otero, Elena Beloki, Inma Berriozabal eta Juan Mari Mendizabalen kasuan, jokabide oldarkor hori justifikatzeko alarma soziala edo ihes egiteko arrazoiak argudiatzea zentzugabea da. •Joxemi Zumalabe Fundazioaren eta mugimendu sozial eta politikoen kriminalizazioa eta desobedientzia zibilaren jazarpen penala bederatzi urteotan erabilitako arma politikoa izan da, euskal jendartearen sektore garrantzitsuak beldurtzeko eta desmobilizatzeko xedez. Kartzelatzera iritsi gabe ere, Estatuak disidentziaren aurka egin dezake. Aski du kriminalizatzea­rekin, jazartzearekin, elkar­tzeko, antolatzeko edo, esate baterako, komunika­bide propioak martxan jartzeko beldurra sorraraztearekin. Aski du, azken batean, jendea autodefen­tsan lan egitera behartzea­rekin, aldaketa sozial eta politikorako bestelako ahalegin sortzaileetatik alden­duz. Euskal jendarte desmobilizatu eta otzana nahi da: jendarte hila. •Urte hauetan jasotako elkartasuna eskertu nahi dugu. Ez dugu inoiz ahaztuko lankideon hurbiltasuna, ehunka pertsona autoinkulpatuen konpromisoa, Fundazioaren lana babestu duten mota guztietako talde sozialen engaiamendua, hainbat mobilizaziotan parte hartu duten milaka eta milaka pertsonak, 18/98+ plataformari bultzada eman diotenak... Bihotz-bihotzez eskertzen dugu jaso dugun elkartasuna eta babe­sa. Eta horren aurrean konpromisoa hartzen dugu lanean jarraitzeko, Fundazioaren barrutik edo kanpo­tik, Euskal Herri libreago eta justuago baten alde.

Olatz Altuna, Mikel Aznar, Alberto Frías, Fernando Olalde, Sabi­no Ormazabal, Iñaki O'shea eta Mario Zubiaga.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun