Joan den asteburuan jokatu zen Baztan-Errekako XXX. Laxoa txapelketaren bederatzigarren jardunaldia, honako emaitza hauekin:
A multzoan, Oitz Bk 9 eta 3 irabazi zion Irurita Cri; Irurita Ck 9 eta 3 irabzi zion Hondarribiari eta Doneztebe Bk 9 eta 7 irabazi zion Hondarribiari.
B multzoan, Irurita Ak 9 eta 2 irabazi zion Doneztebe Ari eta Arraioz Ak 9 eta 7 irabazi zion Oitz Ari.
Lehen faseko azken jardunaldia
Asteburu honetan, lehen faseko azken jardunaldia, hamargarren jardunaldia jokatuko da:
A multzoan, Irurita B Oitz Bren kontra ariko da larunbat arratsadeko 17:00etan eta Doneztebe B Irurita Bren kontra ariko da igande goizeko 11:30ean.
Irurita Ck eta Hondarribiak atsedena izanen dute.
B multzoan, Arraioz A Arraioz Bren kontra ariko da larunbat arratsaldeko 17:00etan eta Doneztebe A Irurita Aren kontra, ordu berean. Oitz Ak atsedena izanen du.
Gibeleratutako partidak
Behin hamargarren jardunaldia jokatuta, gibeleratutako partidak jokatzea bakarrik faltako da. Lehen fase honetatik multzo bakoitzeko lau talde onenak pasatzen dira final laurdenetara eta, itxura batean, txapelketatik kanpo geldituko diren taldeak, A multzoan Hondarribia eta B multzoan Doneztebe A izanen dira. Sailkapen buruan Irurita B eta Oitz A daude multzo bakoitzean.