Nafarroako Gobernuko Herrilan Departamentutik jakinarazi dutenez, maiatzaren 31tik ekainaren 4 eta 5 bitarteko gauera bitarte mantenimendu lanak eginen dituzten Almandozko tunelean, N-121A errepidean. Lanak gauero eginen dira, 23:00etatik goizaldeko 5:00etara eta ordutegi horretan, Irunerako norabidean doazen ibilgailuek NA-1210 errepidea erabili beharko dute, belateko kaxkotik barna. Iruñerako norabidean doazenek, berriz, normaltasunez erabili ahal izanen dute N-121A errepidea eta tuneletik pasatu.
Txandakako pasabidea
Bertze aldetik, N-121A errepideko lanak direla eta, txandakako bidea emanen dute aste osoan Berrizaun, Etxalar eta Bera inguruan, gauez semaforoen bidez eta egunez seinalisten bidez.