Preferenterako igoera larunbatean erabakiko da Lesakako Mastegin

Aitor AROTZENA 2009ko maiatzaren 29a

Beti Gaztek bi goleko aldea beharko du Preferenterako promozioa irabazteko. TTIPI TTAPA

Beti Gazte Mutrikuren kontra ariko da 18:00etan eta joanekoan 1-0 irabazi zuten gipuzkoarrek

Eskualdeko kirol talde kasik guziek bukatu dute denboraldia, baina oraindik bi futbol partida garrantzitsu jokatuko dira aste hondar honetan. Lesakako Beti Gazteko talde nagusia Gipuzkoako Preferente mailara igotzeko Promozioan murgildua dago. Joan den larunbatean, joaneko partidan, 1-0 galdu zuen Mutrikuren kontra Gipuzkoako herri horretan. Larunbatean, arratsaldeko 18:00etan itzulerako partida jokatuko da Lesakako Mastegi futbol zelaian, Beti Gazte eta Mutrikuren artean. Beraz, garaipena nahitaez behar dute lesakarrek eta bi goleko aldearekin gainera. Beti Gazte elkartetik partidura azaltzeko dei berezia egin diete jarraitzaileei. Horretaz gain, arazorik ez izateko, bazkide txartela eramatea ere eskatu dute.

Doneztebek kopako final laurdeneko itzulera

Honetaz gain, Nafarroako Erregionaleko lehen mailako kopan, Doneztebek fnal laurdenetako itzulerako partida jokatuko du Beriainen. Joanekoan, etxean, 2-3 galdu zuten doneztebarrek eta zail dituzte kontuak, baina horretan saiatuko dira.

Laxoa txapelketaren bederatzigarren jardunaldia

Baztan-Errekako XXX. laxoa txapelketan bederatzigarren jardunaldia jokatuko da aste hondar honetan eta gibeleratua gelditu den partidaren bat jokatzeko ere aprobetxatuko da.

A multzoan
Oitz B – irurita C, igande goizeko 11:30ean Oitzen.
Doneztebe B – Hondarribia, igande arratsaldeko 15:30ean, Doneztebeko Bear-Zanan.
Oitz B – Hondarribia, igande arratsaldeko 17:00etan Oitzen.

B multzoan
Arraioz A – Oitz A, larunbat arratsaldeko 16:00etan Arraiozen.
Irurita A – Doneztebe A, larunbat arratsaldeko 17:00etan Iruritan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun