N-121A errepidean, Behobia-Endarlatsa zatian, Laskoaingo biribilgunean asfaltatzen lanak egin behar dituztela eta, zenbait eragozpen sortuko dira maiatzaren 29an, ortziral arratseko 21:00etatik larunbat goizeko 7:00etara.
Irunen edo Biriatun atera
Lan horiek irauten duten bitartean, A8 autobidean, Irunetik Biriaturako norabidean doazen ibilgailuek, ezin izanen dute N-121A errepidera sartu lehenbiziko irteeraren bidez. Beraz, normaletik autopistatik inguru honetara ateratzeko erabiltzen den irteera itxia egonen da. Hortaz, bi aukera dituzte erabiltzaileek: Irungo irteeran ateratzea eta N-1 errepidetik hartzea Baztan-Bidasoalderako bidea eta bertzea, kilometro bat aitzinera egin autopistan, Biriatun dagoen irteera hartu, itzulbidea egin eta A-8ko (Donostiarantz) 1. Irteera hartu. N-1 errepidetik N-121A errepidera sartu ahal izanen da, trafikoari txandaka bidea emanen baitiote.