Eskualdeko kirol talde kasik guziek bukatu dute denboraldia, baina oraindik bi futbol partida garrantzitsu jokatuko dira aste hondar honetan. Lesakako Beti Gazteko talde nagusia Gipuzkoako Preferente mailara igotzeko Promozioan murgildua dago. Joan den larunbatean, joaneko partidan, 1-0 galdu zuen Mutrikuren kontra Gipuzkoako herri horretan. Larunbatean, arratsaldeko 18:00etan itzulerako partida jokatuko da Lesakako Mastegi futbol zelaian, Beti Gazte eta Mutrikuren artean. Beraz, garaipena nahitaez behar dute lesakarrek eta bi goleko aldearekin gainera. Beti Gazte elkartetik partidura azaltzeko dei berezia egin diete jarraitzaileei. Horretaz gain, arazorik ez izateko, bazkide txartela eramatea ere eskatu dute.
Donezteke kopako final laurdenean
Honetaz gain, Nafarroako Erregionaleko lehen mailako kopan, Doneztebek fnal laurdenetako itzulerako partida jokatuko du Beriainen, igande arratsaldeko 18:00etan. Joanekoan, etxean, 2-3 galdu zuten doneztebarrek eta zail dituzte kontuak, baina horretan saiatuko dira.
Laxoa txapelketa, 9. Jardunaldia
Baztan-Errekako XXX. Laxoa txapelketako bederatzigarren jardunaldia jokatuko da aste hondar honetan, baita gibeleratuta gelditutako partidaren bat ere.
A multzoan
Oitz B – irurita C, igande goizeko 11:30ean Oitzen.
Doneztebe B – Hondarribia, igande arratsaldeko 15:30ean, Doneztebeko Bear-Zanan.
Oitz B – Hondarribia, igande arratsaldeko 17:00etan Oitzen.
B multzoan
Arraioz A – Oitz A, larunbat arratsaldeko 16:00etan Arraiozen.
Irurita A – Doneztebe A, larunbat arratsaldeko 17:00etan Iruritan.