Sagardo Eguna

Utzitako argazkiak 2009ko maiatzaren 29a

TTIPI TTAPA

Aurten ere Sagardo Eguna antolatu dute Olhain ikastolako burasoek. 9:30etik aitzinera zernahi ekitaldi izanen dira plazan. Goizean, Lapurdiko hainbat talde lehiatuko dira Xiba jokoetan. Horiek dira lehengo euskal jokoak. Eguerdian kupelak irekiko dituzte. Aurten ere lau sagardo ezberdin ekarriko dituzte. Basoa hiru eurotan erosiz gero, nahi bezainbat edaten ahalko da. Ondotik, ikastolako haurrek ikasturtean landu dituzten kantuak eskainiko dituzte. Txotx egin, bertso batzuk eta haurren kantaldia entzun eta gero bazkaltzeko tenorea izanen da. Horretarako sagardotegietako menua eskainiko dute han berean, oihaletxearen azpian, 22 eurotan. Bazkalondoan bertsulariak berriz ere kantatuko dute. Aurten Mattin Luku, Txomin Elosegi, Maiana Irigoien eta Ximun Casaubon ariko dira bertsotan. Azkenik arratsaldea pasatzeko Xiba jokoak antolatuko dituzte haurrentzat, eta 17:00ean Zepeiz Mukaki taldeak dantza erakustaldia eskainiko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun