Igandean jokatuko da gure herrian egiten den moto trial txapelketa. Xabalon iraganen da azken urte hauetan bezala. Txapelketa hetsia izaten da eta beraz, edozeinek ez du parte hartzen ahal, baina ikustera joan nahi izanez gero, zona guztiak Lizarrietako lepoko bidearen ezkerreko aldean izanen dira.