Bi herritar aurkeztuko dira Europako hauteskundeetan

TTIPI TTAPA 2009ko maiatzaren 29a

Jean Aniotzbehere eta Mixel Gerendiain hautagaien artean

Jean Aniotzbehere lehengo auzapeza eta Mixel Gerendiain hautagaien artean dira heldu den igandean zortzi iraganen diren Europako bozetan. Biak zerrenda abertzaleetan aurkeztu dira. Jean Aniotzbehere EAJ-PNB alderdiaren zerrendan da eta Mixel Gerendiain Euskal Herriaren Alde izeneko herritarren zerrendan. Jean Telletxea Urruñako kontseilaria izanen da Aniotzbehereren zerrendan buru. Herrialdeetan oinarritzen den Europa defendatuko dute, euskal euroherria sortzeko beharra nabarmenduz. Mixel Gerendiainen zerrendan, aldiz, Ixabel Etxeberria izanen da buru. Hura ere kontseiluan da Urruñan. Europan Euskal Herriaren ezagutza zabaldu nahi dute, eta herrien Europa eraiki langileetan oinarrituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun