Pilotari profesionalak ekainaren 13an

TTIPI TTAPA 2009ko maiatzaren 29a

Profesionaletan urteak egin dituzten bi pilotarik Zugarramurdi aukeratu dute euren agurra emateko: Karlos Armendariz (Orkoien, 1969) eta Karmelo Ariznabarretak (Galdakao, 1970). Frontis enpresako pilotariak dira biak eta ekainaren 13an, larunbata, Zugarramurdiko pilotalekuan omenaldia jasoko dute euren agurra dela-eta. Egun berean, bi horien partidaz gain, Nafarroako lau t’erdiko txapelketako partida bat ere jokatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun