Gan den urtean arrakasta pulitarekin egin zen Zugarramurdin lehenbiziko aldiz Sorginaren Eguna, eta ia gainean dugu bigarren edizioa ere. Ekainaren 20rako antolatua da, eta gan den urtekotik aldaketa batzuk izanen ditu. Hasteko, gan den urtean leizeetan eman ziren postuak aurten herriko karriketan egonen direla. Bertzalde, sorginekin zerikusia duten postuez gain, Erdi Aroko feria bat ere izanen da. Eta azkenik, karrikako antzerki bat ere ikusteko aukera izanen da, sorgin, inkisidore eta guztiekin. Horretaz gain, gan den urteko gisan, hitzaldiak, karrikako animazioak eta gaueko Akelarre antzerkia ere ikusgai izanen dira Aitzinerago emanen ditugu xehetasunak.