Eskola gaineko etxebizitza berritzen ekainean hasiko dira

TTIPI TTAPA 2009ko maiatzaren 28a

45.663 euroko aurrekontuarekin Etxart Ansalas enpresak eginen du

Espainiako Gobernuak 45.663 euroko dirulaguntza iragarri du herriarentzat, eta subentzio hori eskola gaineko bizietxea eraberritzeko erabiliko da. Etxart Ansalas enpresa izanen da obra eginen duena eta lanak ekainean hasiko dira. Garai batean irakasleen bizitokia izandakoa da solairu hori, baina azken urteotan hutsik zegoen eta denborarekin okerrera egin du. Orain, ordea, zaharberritu eginen da eta behin konponduta errentan ematea da asmoa. Nahi izanez gero, herritarrek edukiko lukete lehentasuna.

Labaiengo ostatua zabalik

Urte pare batez itxita egon da, baina Labaiengo Herriko Ostatuak berriz zabaldu ditu ateak. Herritar batek hartu du ardura eta maiatzaren 1ean ireki zuen. Hemendik aurrera,ostiraletan arratsalde eta gauez, eta larunbat eta igandetan egun osoan irekia egonen da. Ostatuko zerbitzuaz gain otorduak ere eskainiko dituzte. Hasiera batean lau urtekoa izanen da errentaren iraupena, baina sei urtera luzatzeko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun