Ikasleek ingurumenaz solasteko, eztabaidatzeko eta lan egiteko Internet erabiltzea erabaki du aurten Cederna-Garalur elkarteko teknologia berrien arloak, Europe-Direct informazio gunearekin batera. Egunero egiten ditugun gauzek ingurumenean zer eragin izan dezakeen ikusteko web-orria ere sortu dute, www.diadeinternet.garalur.com. Web orri horretan zintzilikatutako informazioan oinarrituz, lehiaketa bat ere hasi da, DBHko ikasleei zuzendua. Nafarroako mendialdeko lau institutuk hartu dute parte lehiaketa honetan eta tartean daude Doneztebeko Mendaur eta Berako Toki-Ona. Eurekin batera, Otsagiko instututua eta Zangozako Sierra de Leyre institutua ari dira.
Sariak ekainaren 5ean
Lehiaketa bi astez egin zen. Maiatzaren 11 eta 13an, Interneten Eguna aprobetxatuz, eta maiatzaren 22 eta 26an. Ingurumena zaintzeko proposamen sortzaile eta originalenak sarituko dira eta sariak ekainaren 5ean banatuko dira, Europako Ingurumenaren Egunarekin batera. Hilaren 11n, Doneztebeko DBHko ikasleen txanda izan zen eta orduko argazkia da goian ageri dena.