Hilaren 13an banatu ziren maiatzeko zubian egindako bigarren pintxo lehiaketako sariak. Bi sari banatu ziren. Alde batetik, lau adituk osatutako epaimahaiak Ameztia ostatuaren pintxoa aukeratu zuen, eta bezeroek, berriz, Titirena. Guztira zazpi ostatuk parte hartu zuten lehiaketan eta antolatzaileak zein parte-hartzaileek gustura gelditu ziren. Ostatu guztiek jaso zuten aipamena. Argazkia sari banaketa egunekoa da.