Errekaren eguna ortziraletik

TTIPI TTAPA 2009ko maiatzaren 28a

Aitzineko alean aipatu bezala, Erreka elkartearen eguna eginen da larunbat honetan. Halere, aurten, ekitaldiak ortziralean hasiko dira. 20:00etan Alejandro San Miguel Sanbak Montblanc mendira joan zireneko proiekzioa emanen du. Arratsean,berriz, San Luzia Plazan Mus Txapelketa eta pintxo jatea izanen dira. Larunbatean, berriz, egun osoan izanen dira ekitaldiak. 10:00etan gazteen arteko eskubaloi partidak: alebin neskak, alebin mutilak eta infantil neskak ariko dira. 12:00etan Errekako Judo Eskolako erakustaldia. 16:00etan jubenil mailako mutilen eskubaloi partida: Erreka-Laguna. 17:00etan jubenil neskak lehenagoko nesken taldearen kontra eskubaloian. 18:00etan seniorren partida: Errekakoak Portland eta Anaitasuna taldeko jokalarien kontra. 21:00etan herri afaria izanen da San Luzia Plazan, eta ondotik, gaupasa Jalisko Band taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun