Maiatzaren 4tik 8ra bosgarren eta seigarren mailako bederatzi ikaslek, Beintza-Labaien eta Eratsungo lauk eta Almandozko bortzek, Irunberriko English week proiektuaren barne, ingelesarekin gozatu eta ikasteko aukera izan zuten. Goizez klaseak izan zituzten eta arratsaldez, karaokea, igerileku estalia, bisita gidatuak, ordenagailuak, eskulanak, jokuak, dantza... Irteera honen helburu nagusia ingelesarekin ongi pasatu eta bertze eskolako ikasleekin harremanak izatea izan da. Erran digutenez, primeran pasatu dute.