Trinitate Eguna ekainaren 7an ospatuko da

TTIPI TTAPA 2009ko maiatzaren 28a

Arratsaldean bestak segida izanen du

Ekainare 7an ospatuko da Trinitate Eguna. Goizean Mendaurrera igo eta ermitan meza entzuteko aukera izanen da. Eguerdian, berriz, enbaltseetara jaitsi eta lagun artean bazkaltzeko modua izanen da. Ohiturari segituz, Ibintza Kultur Taldeak bazkaria antolatu du egun horretarako eta izena eman nahi duenak Herriko Ostatuan eta harategian egin beharko du. Bazkaldu ondotik, Kristian akordeoilariak alaituko ditu bazterrak eta ilunabarrean Iturengo plazan dantzaldia izanen da.

Pintadak

Trinitate Eguna hurbiltzean, auzolanean enbaltseetako bankuak eta Mendaurko ermita garbitu egiten dira urtero. Aurten ere hala egin da, baina lan horiek egin ondotik, pintadak agertu dira eskualdeko bertze hainbat herritan bezala. Kasu honetan, España ageri da idatzia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun