Naiara Arretxea eta Gorka Bidegain izanen dira igerilekuko arduradunak

ttipi-ttapa 2009ko mai. 28a, 15:50

Denboraldia ekainaren 15ean hasi eta irailaren 15ean akituko da

Maiatzaren 15ean izendatu zituen Udalak herriko igerilekuko arduradunak. Eskari bat bakarrik aurkeztu zen aurten lehiaketara eta hura onartu eta beraiei eman zaie ardura. Naiara Arretxea eta Gorka Bidegain izango dira, beraz, datorren ekainaren 15etik irailaren 15eraino igerilekuaren martxa eramanen dutenak. Herriko Nafarroako Kutxako eta Rural Kutxako bulegoetan har daitezke aurtengo denboraldirako txartelak. Prezioei dagokienean, erran, aitzineko urtekoekin konparatuz, 50 zentimo garestitu direla. Igeriketako ikastaroak arduradunek zehaztutako ordutegian eta prezioan izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun