Iaz bezala Julen Zelaietak irabazi du Baztan-Bidasoako bertsopaper lehiaketa

ttipi-ttapa 2009ko maiatzaren 28a

Bertsopaper lehiaketako irabazleak sariak banatu ziren egunean. TTIPI TTAPA

Guztira 93 lan aurkeztu dira

Parte-hartze altua izan du Baztan-Bidasoako bertsopaper lehiaketaren XXII. edizio honek, guztira 93 lan aurkeztu baitira. Sariak ere dagoeneko banatu dira, maiatzaren 15ean egin ziren.
A mailan (12 urte arte), lehenbiziko saria (75 euro eta oroigarria) Gorka Sanjurjo lesakarrarentzat izan da, Zure lagun hoberena beste herri batera joan da bizitzera lanagatik. Bigarren saria (50 euro eta oroigarria) Paulo Ramos lesakarraren Ura lanarentzat izan da. Eta hirugarrena (30 euro eta oroigarria) Igantziko Xabat Matxikoteren Eskolari agur? bertsoentzat.
B mailan (12-18 urte), lehen saria (150 euro eta oroigarria) Doneztebeko Maialen Belarrak jaso du, Denboran aurrera, sustraien memorian lana aurkezteagatik. Bigarrena (100 euro eta oroigarria) Oronoz-Mugairiko Amaia Elizagoienen Inoiz bizitu ez ditudan momentuak bertsoek irabazi dute. Hirugarren saritua (50 euro eta oroigarria) Irati Arrieta sunbildarraren Ikasbidaia lana izan da.
C mailan (18 urtetik goiti), lehenbiziko saria (200 euro eta oroigarria) iazko berak eskuratu du, Julen Zelaieta beratarrak, Bi nikitik bikinira bertsoekin. Bigarren saria (150 euro eta oroigarria) Lesakara joan da, eta Aitor Arotzenarentzat izan da. Senda Vivako azken lintzearen testamendua lanarekin lortu du. Hirugarren saria (100 euro eta oroigarria) Irungo Manu Goioganaren Baina zuk ni galdu ninduzun lanarentzat izan da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun