Eusko Ikaskuntza eta Etxalarko Udalaren arteko hitzarmena

Aitor AROTZENA 2009ko mai. 28a, 15:37
TTIPI TTAPA

Maiatzaren 20an Udalak kultura eta zientzia lankidetza hitzarmena sinatu zuen Eusko Ikaskuntzarekin, hemendik aitzinera kultura ekintzak elkarrekin jorratzeko. 99 hitzarmen sinatu ditu dagoeneko Eusko Ikaskuntzak Udalekin kultura eta zientzia jarduerak garatzeko, horietako 19 Nafarroan. Lankidetza hitzarmen hauen baitan artxibo eta liburutegiak eguneratzen dituzte, ondarea erroldatzen dute eta ikerketa bekak ematen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun