Apirilaren 3an egin zuten Udal Batzar Orokorrean, udalbatzak aho batez erabaki zuen Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean (UEMA) sartzea. Mankomunitate honetan sartzeko betebeharreko baldintza nagusia herritarren %70 euskalduna izatea da. Etxalar baldintza hori betetzen duen herria denez, «egokia ikusi dugu partaide izatea», adierazi digu Nerea Mitxeltorena Udaleko UEMAko ordezkariak. Urte aunitz daramatza Udalak euskara bere eguneroko jarduneko hizkuntza izateko lan egiten. Orain, azken urrats bezala, bere jardunen hizkuntza euskara izateko baliabide eta tresna gehiago eskuragarri izanen ditu UEMA barrenean egonik.