Herriarteko pilota txapelketako partidak izanen dituzte Leitzak eta Doneztebek

TTIPI TTAPA 2009ko maiatzaren 28a

Leitza eta Doneztebeko pilotariek Nafarroako Herriarteko pilota txapelketako norgehiagokak izanen dituzte aste hondar honetan.

Leitzarrek ostiralean Uharteren kontra

Leitzarrek, Uharteren kontrako jardunaldiko partida bat jokatua dute dagoeneko. Jubenil mailan, Xabier eta Jon Jaunarena anaiek 22 eta 6 irabazi zieten Uharteko Iraizoz eta Minari. Gainerako partidak maiatzaren 29an, ostiral arratsaldeko 19:00etatik aitzinera jokatuko dituzte Amazabal pilotalekuan. Alebin mailan, Jon Lezea eta Ander Eskudero ariko dira Leitaren izenean, infantil mailan Anartz Olano eta Mikel Hernandorena eta seniorretan, Iñigo Zubillaga eta Mikel Iriarte.

Donezteben larunbat arratsaldean Irurtzunen kontra

Doneztebek, berriz, Irurtzunen kontra jokatuko du jardunaldi honetan. Donezteben, maiatzaren 30eran, larunbat arratsaldeko 17:00etan hasiko dira partidak. Alebin mailan, Julen Juankorena sunbildarra eta Joel Oronoz lesakarra ariko dira Donezteberen izenean; infantiletan, Ibai Juanena urroztarra eta Cristofer Alvarez iturendarra; jubeniletan, Gaizka Bendoiro eratsundarra eta Mikel Campo iturendarra eta senior kategorian, Imanol Mitxelena aranztarra eta Xabier Madariaga urroztarra.

Nafarroako Kirol Jolasetan

Nafarroako Kirol Jolasetan ere, Aurrera nahiz Errekako pilotariek norgehiagokak izanen dituzte aste hondarrean. Errekakoek etxean jokatuko dituzte partida guziak, maiatzaren 31n, igande goizeko 9:30etik aitzinera. Bigarren mailako benjaminetan, Ioritz Zelaieta eta Aimar Saldias Gazte Berriak taldeko bikotearen kontra ariko dira eta Oier Berasategi eta Mikel Lana Esteribarkoaren kontra; lehen mailako alebinetan, Aritz Fagoaga eta Javier Sein Beti Onak taldeko bikotearen kontra ariko dira; bigarren mailako jubeniletan, Xabier Carrion eta Iker Rojo, Esteribarko bikotearen kontra eta hirugarren mailako infantiletan, Julen Saldias eta Javier Saldiasek Aldabideko bikotearen kontra.
Aurrerako pilotariek, aldiz, etxetik kanpo jokatuko dituzte bere partidak. Maiatzaren 28an, ostegun arratsaldeko 18:30ean Uharten, Aurrerako Joseba Eskudero eta Beñat Altzelai Uharteko bikotearen kontra ariko dira, bigarren mailako benjamin kategorian. Maiatzaren 30ean, larunbat goizean Zubirin, bigarren mailako infantiletako partida jokatuko dute Mikel Sagastibeltaz Egues eta Xabi Zubiriak Esteribarko bikotearen kontra. Lizarran ere, larunbat goizean ariko dira, bigarren mailako alebinetan, Mikel Eraso eta Aimar Gil, San Migueleko bikotearen kontra. Lehen mailako kadetetan, Arizun ariko dira larunbat arratsaldean Joxerra Aldaregia eta Mikel Hernandorena, Aldabideko bikotearen kontra eta Lodosan, igande goizeko 11etan, hirugarren mailako kadetetan, Xabi Eraso eta Mikel Onsalo, San Francisco Javierreko bikotearen kontra ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun