Andoni Zozaia

TTIPI TTAPA 2009ko mai. 28a, 12:25

TTIPI TTAPA

Urrozko gaztea

Matematikan Nafarroako Olinpiadetan txapeldun, 162 ikasleren artean irabazle aterata, ez zara makala izanen, ez?
Bueno, badu meritua bai. Kontent gelditu naiz.
Zein da zure ikasgairik gustukoena?
Matematika.
Nondik heldu zaizu matematikarako afizio hori?
Ttiki ttikitatik gustatu izan zait.
Zer du ba bertze irakasgaiek ez duena?
Ongi moldatzen zaren gauza bati, beti gustu gehiago hartzen zaio. Bertzeetan baino hobeki moldatzen naiz.
Formula aunitz ikasi izanen dituzu, bat aukeratuko zenuke?
Denak.
Kalkulagailurik gabe, eragiketaren bat egiteko eskatuz gero, eginen zenuke?
Denbora pixka bat utziz gero…
Zenbat da 9x13+3/2/4+3?
18.
Tenerifen estatuko onenekin ari beharko duzu, baduzu itxaropenik?
Nafarroakoa irabaztea baino zailagoa da. Gertatzen ahal da baina zaila da.
Nolatan joan zineten Nafarroakora?
Irakasleak olinpiadak bazirela erran zigun eta lagun batek eta biok izena eman genuen, zer zen ikusteko. Joan eta ongi atera zen.
Ikastea gain, baduzu bertze afiziorik?
Jostatzea, kirola egitea...
Akautzeko, nola definituko zenuke zure herria?
Urrotz? Herri polita dela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun