Preferenterako igoera igandean erabakiko da Lesakako Mastegi futbol zelaian

TTIPI TTAPA 2009ko mai. 25a, 13:44

Beti Gazteko talde nagusiak 1-0 galdu zuen Mutrikun

Talde gehienentzat denboraldia bukatu bada ere, heldu den asteburuan erabakiko da Gipuzkoako Preferente mailarako igoera promozioa. Joaneko partidan, 1-0 galdu zuen larunbatean Lesakako Beti Gaztek Mutrikuren kontra. Beraz, deus ez da erabaki oraindik eta igandean Mastegin irabazi egin beharko dute Beti Gaztekoek igo nahi badute. Doneztebek ere partida garrantzitsua izanen du, kopako final laurdenetako itzulerakoa. Joanekoan 2-3 galdu dute Beriainen kontra. Bertze talde aunitzentzat asteburu honetakoa izan da azken jardunaldia eta honakoa hauek izan dira emaitzak:

FUTBOLA

Nafarroako Erregionaleko lehen mailako kopako final laurdenetan
Doneztebe 2 (Asier Hernandorena eta Aitor Bertiz) – Beriain 3.

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako igoera promozioan
Mutriku 1 - Beti Gazte 0.

Gipuzkoako Erregionaleko 2. Mailako igoera fasean
Gure Txokoa 1 (Jon Mikel Matxiarena) – Intxurre 2.

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako kopa eta jautsiera fasean
Allerru 1- Beti Gazte 4 (Ander Ordoki (4)).

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasean
Eibartarrak 0 - Beti Gazte 5 (Mikel Maia, Josu Sanjurjo (2), Arkaitz Retegi eta Josu Mentaberri).

Nafarroako infantilen lehen mailan
Beti Gazte 2 (Jabier Maia eta Unai Zamorano) – Iruña 0.

Nafarroako infantilen bigarren mailan
Tudelano 6 – Doneztebe 2 (Dani Moran eta Fermin Estanga).

Nafarroako Alebin ligan
Doneztebe 4 (Julen Larretxea, Xabi Erasun, Imanol de Rueda eta Javier Ostiz) – San Jorge A 5.

Nafarroako neska kadeteen futbol-7 ligako bigarren fasean
Doneztebe 2 (Itsaso Iriarte eta Izaro Sukilbide) – Berriozar 3.
Beti Gazte 1 (Amaia Telletxea) – Peña Sport 1.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun